XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela azaltzen digu Leopoldo Zugazak museoak betetzen duen hezkuntz eginbeharra.

Entretenigarri gisa, museoak haurrei eskainitako Vamos al museo komikia erakusten digu.

Erantzun ona Museoak jasotako erantzun ona azaltzen digu bere zuzendariak: Horrek ez du esan nahi gure asmoak betetzen direnik, erantzun ona badaukagu ere normala da doblea nahi izatea, beti nahi izango dugu gehiago.

Hala ere, esperientzia honen balorazioa, duen zailtasuna kontutan izanik positiboa da oso.

Are gehiago, argi dago erabilpena goruntz doala.

Liburutegian esate baterako askotan aulki guztiak erabiltzen direla, afluentzia ikaragarria dagoela kontatzen digu.

Erakusketek ere beti dute jenderik eta bisitatzen duten helduen kopurua haurrena baino altuagoa da.

Esperientzia honek agerian jartzen du Durango bezalako herri batean museo proiektu orokorra egokia dela.

San Agustin eleiza berreraiki eta zenbait arte ekintzen egoitza bihurtzeaz eginiko proiektua aipatzen diogu: Leku hori gestionatzeko proposamena egon da baina oraindik ez du aurrekonturik.

Leku hori museoak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak zabaltzeko erabiliko litzateke.

Udala hori aztertzen ari denez ez deritzot oso ondo horretaz hitzegitea.

Hamabost milioi Museoak, udalak urteoro eskaintzen dizkion hamabost milioi t`erdiko aurrekontua eta Bizkaiko Aurrezki Kutxaren laguntza eskergarria ezinbestekoak ditu, eskaintzen dituen ekintza eta zerbitzu guztietarako.

Epe luzera egin daitezkeen proiektuez galdetzen diogu: Aurrean ditugun asmoen artean, liburu-uzte zerbitzua eta museo eta liburutegiaren informatizazioa leudeke.

Gerorako proiektuan Zientzia museoa sortzea legoke.

Leopoldo Zuaga Arte eta Historia museoko zuzendaria da.